Gizartea -

ETA-ren hipotesia, baztertuta

Tona bat lehergai zeraman kamioia lapurtu dute Frantzian

Gertakaria 06:00ak inguruan jazo da, Grenobletik hurbil dagoen lehergaiak egiteko fabrika batean. Handik 200 metrora abandonatu dute kamioia, baina zamaren zati bat falta da.

Lapurreta Veurey-Voroize herrian gertatu da, Grenobletik hurbil. Argazkia: EITB
Lapurreta Veurey-Voroize herrian gertatu da, Grenobletik hurbil. Argazkia: EITB
Lapurreta Veurey-Voroize herrian gertatu da, Grenobletik hurbil. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tona bat lehergaiz betetako kamioi bat lapurtu dute gaur goizean goiz Frantzian. Gertakariak 06:00ak aldera jazo dira Grenobletik hurbil dagoen Titanobel enpresan; lapurretan parte hartu duen pertsonak burua estalita zuen eta armatuta zihoan, LCI telebista-kateak zabaldu duenez.

Kamioia aipatu enpresatik 200 metro ingurura abandonatu dute, baina zamaren zati bat eraman dute. Grenobleko Polizia Judiziala lapurreta ikertzen ari da, baina momentuz ETAren hipotesia baztertu egin dute, erakunde armatuak lapurreta egin duela esateko "inolako zantzurik" ez dagoelako, EFE albiste-agentziak ikerketaren iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea