Gizartea -
Iragarpena
Abisu horia Euskadin ostiral eta larunbaterako, izotzagatik
Ostiralean iluntze aldera ezegonkortasuna areagotu egin daitekeen arren, eguraldiak ez dauka aldatzeko traza handirik.
Erredakzioa
Azken orduetan, tenperatura baxuenak Eturan (3,8 gradu zero azpitik), Arkautin (-3,4), Ozaetan (-3,4), Navarreten (-3,3) eta Espejon (-3,2) jaso dituzte.
Datozen egunetarako iragarpena:
Ostiralean iluntze aldera ezegonkortasuna areagotu egin daitekeen arren, eguraldiak ez dauka aldatzeko traza handirik. Egunaren lehen zatian giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu.
Gero arratsaldean bero-hodeiak garatu eta barnealdean zaparrada bakanen bat botako duenik ezin dugu baztertu, bereziki hegoaldean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, goizean hego ukitua nagusituko da eta iparra arratsaldean.
Larunbatean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Aurreko egunetako eguraldiarekin konparatuz gero, apur bat motelduko bada ere, larunbatean ere une askotan ostarte politak ikusiko ditugu.
Haizea, hasieran hego-mendebaldetik sartuko da, gero arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duenez, lainotuago egongo da zerua eta egunaren amaieran euri-zipriztin batzuk bota ditzake. Tenperatura apur bat jaitsiko da.