Gizartea -

Trenbidea Durangon

Aurten trenbidea Durangon lurperatuta egotea nahi du Legebiltzarrak

Alderdi guztiek egin dute bat trenbidea lurperatzeko premiarekin. PSE obra osoa Eusko Jaurlaritzak ordaintzearen kontra azaldu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko trenbidea lurperatzeko lanak lehenbailehen amaitu ditzala eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari. Lurperatutako trenbide zatia aurten zabaltzea nahi dute alderdi guztiek, ez 2013an.

Durangoko trenbidea lurperatzeko lanak atzerapen gehiagorik gabe amaitzeko premiaz ohartarazi du Legebiltzarrak. Izan ere, aurten nahi ditu lanak amaituta. Halaber, trenek estali gabeko trenbideetatik ibiltzeari noiz utziko dioten zehazteko ere eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Puntu horietan alderdi guztiak etorri dira bat.

PSE-EEk ere horren aldeko botoa eman badu ere, Txarli Prieto (PSE-EE) obra osoa Eusko Jaurlaritzak ordaintzearen aurka azaldu da. Eztabaida esleipen batzuen haritik sortutako gainbalio edo plusbalio batzuengatik piztu da. PSEk hori erreala ez dela esan du eta trenbidea lurperatzearen kostu osoa, 219 milioi euro, Jaurlaritzaren kontura doala gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea