Gizartea -
Etxebizitza batean
93 urteko emakume bat larri, Iruñean piztutako sute batean
Erietxera igorri dute. Nafarroako hiriburuko Tafalla kalean izan da ezbeharra.
Erredakzioa
93 urteko emakume bat larri zauritu da, ostegun honetan Iruñeko etxebizitza batean piztu den sutean. Zauritua Nafarroako Ospitalera igorri dute.
Iruñeko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, sutea 17:08ean piztu da, Nafarroako hiriburuko Tafalla kaleko 13. zenbakian. Suak emakumearen etxebizitzari eragin dio soilik, eta bertan zauritua zegoen bakarrik.Garrek ez dute etxebizitzaren kanpoaldean eragin, eta ez da bertan kalterik egon. Inguruko etxebizitzak ere ez dituzte hustu behar izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea