Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat, Donostiako Ospitalean bikotekideak eraso egin eta gero

Agenteek zortzi zentimetroko aizto bat topatu dute etxebizitzan, odolez zikinduta. Bikotekidea atxilotu egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat Donostiako Ospitalera eraman dute bikotekideak ustez aizto batekin sabelean eraso egin ondoren. Gertaera atzo, osteguna, jazo zen, goizaldean, bion etxebizitzan. Hasiera batean, emakumeak adierazi zuen istripu baten ondorioz zauritu zela.

Atzo, osteguna, 02:00ak aldera, Ertzaintzako hainbat agente Amara Berriko etxebizitza batera gerturatu ziren, pertsona bat zauriekin zegoelako. Behin etxebizitzan zirenean, emakume bat topatu zuten sabelean zauri bat zuela. Antza, nahigabe sartu zuen labana sabelean, nahiz eta gertatutakoaren istorioa koherentziarik ez izan. Ondoren, heldu ziren erizainek Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Agenteek gela miatu eta sukalderako aizto bat topatu zuten, zortzi zentimetrokoa, eta ustezko istripuaren odolarekin zikinduta. Behin ospitalean, emakumeak onartu egin zuen bikotekideak sastatu zuela. Halaber, gorputzeko zenbait lekutan zituen ubeldurak ere bikotekideak duela egun batzuk egin zizkiola ziurtatu zuen.

Emakumearen adierazpenak kontuak hartuta, gizonaren bilaketari ekin zioten, eta 22:00ak aldera San Jeronimo kalean topatu eta atxilotu zuten. Atxilotua, 46 urtekoa, epailearen aurrean egon beharko da Ertzaintzak eginbideak bukatzen dituenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea