Gizartea -
Iragarpena
Astelehenetik aurrera euria, hotza eta elurra bueltatuko dira
Larunbatean hodeiak ugaritu egingo dira, eta igandean giro nahasia izango dugu. Hala ere, ez du euririk egingo igande arratsaldera arte.
Erredakzioa
Arratsaldean haizeak ipar ukitua hartuko duenez, hodeiak ugarituz joango dira eta kantauri isurialdean euri-zipriztin batzuk bota ditzake. Tenperatura minimoak igo eta izotza botatzeko arriskua askoz txikia izango da. Eguneko tenperatura, aldiz 2-3 ºC jaitsiko da.
Igandean giro nahasia izango dugu. Egunaren lehen partean haizea hego-mendebaldetik sartuko da eta hodeiak egongo diren arren, oro har ateri eutsiko dio.
Eguerdi aldera haizeak ipar-mendebaldera egin eta zakartuko da, haize aldaketa horrekin zerua goibeldu eta eguraldiak euritara joko du. Tenperaturari dagokionez, minimoak igo baina maximoetan, ez dugu gorabehera handirik espero.