Gizartea -
Osasuna
Krisiak poltsikoari eragiten dio... eta gure hortzei ere bai
Bruxismoa edo hortzak nahi gabe estutzeko ohitura, krisiaren beste ondorioetariko bat da. Estresak psikologoarengana eraman gaitzake, baina dentistarengana ere bai.
Erredakzioa
Egungo krisiak herritarrengan sortzen duen tentsioak eta estresak gaueko bruxismo kasuen areagotzea ekarri du; hau da, hortzak nahi gabe estutzeko eta karraskatzeko ohitura zabalduz doa. Bruxismoa pairatzen dutenak buruko eta belarritako minarekin, edota masailezurra kaltetuta esnatzen dira.
Antoni Arcas USP Dexeuseko Aurpegi-masailetako kirurgia, Inplantologia eta Aurpegiko estetika zerbitzuko arduradunaren arabera, gaueko bruxismoak kalteak eragiten ditu hortzeriaren zuzentasunean eta osasunean.
"Bruxismoa arrazoi ugarik sortzen du, baina azken aldian tentsioak eragin handia du, hau da, pertsonok tentsioa nola onartzen eta adierazten dugun. Krisiak, lanpostua galtzeko arriaskuak eta egoera ekonomikoak sortutako beldurra eta ezegonkortasunak eragin handia dute", esan du Arcasek.
Bi bruxismo mota daude: zentrala, normalean egunez ematen dena, eta gauekoa. Zentralean higadura gutxiego ematen da baina giarrari eragin handiagoa egiten dio. Gauekoan, aldiz, pazienteak hortzak estutu eta mugitu egiten ditu, hortzak asko higatuz.
Pazienteak ohiko sintomekin jotzen dute medikuarengana: mina ahoa ixterakoan, buruko mina, mingainan hortz-markak, zauriak masailen barruko aldean, arnasatsa, eta, kasu larrienetan, hotrz batzuk ahuldu egiten dira, makaldu, eta lekutik ateratzeko arriskua dute.
Aparatuak eta kirurgia
Gaueko bruxismoaren kasuan, deskargatzeko ferulen erabilera gomendatzen dute. Ferula horiek erretxina gogorrez eginda daude eta pazienteen hortzetara estutzen da, hortzen higadura eta giarraren gainkarga saihesteko.
Kasu larrienetan, artroskopia egiteko beharra egon daiteke artikulazioan izandako kalteak konpontzeko, eta, gutxieneko kasuetan, artikulazioa zuzentzeko kirurgia ere egiten dute.