Gizartea -
Suteak
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Balmasedan sute batean kea arnasteagatik
00:35ean piztu da sua Felix de la Torre kaleko etxebizitza-eraikin batean.
Agentziak | EITB Media
Gizon bat eta emakume bat ospitaleratu dituzte bart gauean sute batean kea arnasteagatik. Balmasedako etxebizitza-eraikin batean izan da sutea, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sua 00:35ean piztu da Felix de la Torre kaleko etxebiziza-bloke batean. Prebentzioz, eraikina hustu dute, baina bizilagunak handik gutxira itzuli ahal izan dira etxera.
Iturri horien arabera, Bizkaiko suhiltzaileen, Osakidetzaren eta Ertzaintzaren baliabideak bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea