Gizartea -
Madrilen
Prostituta bat bortxatzeagatik polizia bat epaituko dute
Poliziari sexu-eraso delitua egotzen diote eta 12 urteko espetxe zigorra eskatzen dute.
Erredakzioa
Madrileko Auzitegiak astelehen eta astearte honetan epaituko du prostituta bat bortxatzeagatik akusatuta dagoen polizia.
Sexu-erasoa leporatzen diote eta hamabi urteko espetxe zigorra eskatzen dute Victor M. G.rentzat.
Fiskalaren iritziz, akusatua prostituzioa egon ohi den Madrileko zona batera joan zen bere autoan.
Une horretan, Udaltzaingoaren patruila bat azaldu zen, eta poliziaren akreditazioa erakutsi ostean, beste lankide baten semearen heriotza ikertzen ari zela esan zien. Horregatik, berarekin zihoan gazteak informazioa zuela adierazi zien.
Lankideei, neska komisaldegira eraman behar zuela esan zien eta brida batzuekin lotu zuen gaztea. Ondoren, bertatik joan zen, nahiz eta Udaltzainek beraiek eramango zutela esan zioten.
Poliziak alde egin eta gaztea bortxatu zuen. Deskuidu bat aprobetxatuta, prostituta biluzik korrika atera zen autotik eta taxista bati laguntza eskatu zion.
Akusatua, gertaeraren egunetik, 2011ko otsailaren 11tik, atxilotuta dago.