Gizartea -
Trafikoa
Lau pertsona zauritu dira Galdakaon, kamioi batek eta anbulantzia batek talka eginda
Istripu larriaren ondorioz, AP-8 errepidea ordu eta erdiz itxi behar izan dute Bilborako norabidean. Zaurituak Galdakaoko eta Gurutzetako ospitaleetara eraman dituzte.
Onintza Aiestaran | EITB Media
Lau pertsona zauritu dira goizaldean AP-8 autobidean, Galdakaon, kamioi batek eta anbulantzia batek talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zaurituak Galdakaoko eta Gurutzetako ospitaleetara eraman dituzte.
Ezbeharra goizeko hirurak aldera gertatu da, AP-8 autobideko 102. kilometroan, Galdakao parean.
Istripuaren ondorioz, errepidea ordu eta erdiz itxi behar izan dute Bilborako norabidean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea