Gizartea -
Epaiketa Bilbon
Anesvadeko zuzendari ohiak esan du GKEak diru asko galarazi ziola
Jose Luis Gamarra Aranoa presidente ohia eta beste bi zuzendari ohi GKEko funtsez jabetzea egotzita epaituko dituzte.
Erredakzioa
Jose Luis Gamarra Anesvadeko zuzendari ohiak ukatu egin du Gobernuz Kanpoko Erakundetik dirua hartu izana, eta bizitza guztia hortan lanean egon ostean, "diru asko galdu" duela ziurtatu du.
Gobernuz kanpoko erakundearen hiru zuzendari ohien aurkako epaiketaren lehen egunean, Gamarra hasi da deklaratzen akusat nagusi moduan.
Anesvadek jasotzen zuen dirua bere izenean inbertsioak egiteko erabiltzen zuela onartu du, eta behin, 900.000 euroko txeke bat atera zuela, baina era horretan, erakundearen dirua areagotzen zuela esan du. Suitzan ere kontu bat ireki zuela onartu du eta GKEak jaso zuen milioi bat euroko herentzia sartu zuela bertan. Gainera, erakundeko langileen artean opariak ematen zituztela esan du, horien artean, bere senitartekoei.
Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eta Anesvadi kalte-ordainak ematea eskatu du hirurentzat. Hori horrela, Gamarra Aranoak 3,2 milioi euro ordaintzea, Martinez Fernandezek 64.369,45 euro eta Sustacha Olabek 83.167,26 eskatu du Ministerio Publikoak.
Barrilero y Asociados (Rasla) abokatu bulegoak ere 300.000 euro ordaintzea eskatu du, delituaren parte hartzaile izatea egotzita.
Fiskaltzaren idatziaren arabera, 1996 eta 2006 urteen artean hiru akusatuak GKEko futsez jabetu ziren, interes pribatuetara zuzenduta.