Gizartea -
Japoniako ikerketaren ondorioa
E bitaminak hezur masa kaltetu dezake ikerketa baten arabera
Japoniako ikerketa baten arabera, E bitamina asko hartu duten arratoien hezur masa, hartu ez dutenena baino txikiagoa da.
Erredakzioa
E bitamina gehiegi hartzeak hezurrei kalte egin diezaieke, "Nature Medicine" aldizkarian argitaratu den zientzialari japoniarrek egindako ikerketa baten arabera.
Hainbat bitaminek hezurrengan duten efektu positiboak oso dokumentatua daude, D bitaminak, esaterako, baina E bitaminaren kasuan eztabaida dago zientzialarien artean.
Aurretik egindako ikerketa batzuk bitamina horren kontsumoa defendatzen dute, eta horretarako hainbat elikagai jatea gomendatzen dute, besteak beste, olioa, almendrak, ziazerbak eta brokolia.
Hala ere, Keioko unibertsitatearen (Japonia) ikerketa honek ondorioztatu duenez, E bitamaina hartu zuten arratorien hezur masa, hartu ez zutenena baino txikiagoa zen.
Hezur masa bi zelulen arteko orekak zehazten du: osteoblastoak (hezur-ehuna sortzen laguntzen dute) eta osteoklastoak (degradatu egiten dute).
Japoniako ikerketaren arabera, E bitamina asko hartu zuten arratoiek hezur masa galdu zuten, horrek osteoklastoak handitzen omen dituelako.
Hala ere, emaitza hauek etorkizuenan hausturak ekiditeko erabili daitezkeen arren, ikerlariek azpimarratu dute gizakietan gehiago ikertzea beharrezkoa dela.