Gizartea -

Ezbehar larria Nafarroan

61 urteko gizon bat hil da Ibiriku Eguesibarren, ibilgailua iraulita

Gizonaren familiak desagerpenaren berri eman du 14:00etan, Agoitzen lanaldia bukatu ondoren etxera itzuli ez delako. Ibilgailua iraulita topatu dute 17:46 aldera, eta haren barruan gidaria.

Autoa iraulita, Ibiriku Eguesibarren (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Autoa iraulita, Ibiriku Eguesibarren (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Autoa iraulita, Ibiriku Eguesibarren (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atarrabiako 61 urteko gizon bat hil da auto istripuan, NA-150 (Iruñea-Agoitz) errepidean, Ibiriku Eguesibar udalerrian, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Gizonaren familiak desagerpenaren berri eman du 14:00etan, Agoitzen lanaldia bukatu ondoren etxera itzuli ez delako.

Bilaketa dispositiboak ibilgailua iraulita topatu du 17:46 aldera. Ibilgailu barruan aurkitu dute gidaria. Agoizko talde medikoak hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan du egin.

Dirudienez, gizona Iruñeko noranzkoan zihoan, Agoiztik bueltan, gaueko txandan lan egin ondoren, eta, lehen ikerketen arabera, errepidetik atera da, zuhaitz baten aurka talka egin du eta ibilgailua irauli egin da, Diario de Navarra eta Noticias de Navarra hedabideek zehaztu dutenez.

Cordovillako suhiltzaileek bertaratu behar izan dute gorpua erreskatatzera, harrapatuta geratu baita. Foruzaingoa istripua ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Lan-istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Eguesibar Atarrabia azken ordukoa