Gizartea -

Denboraldi honetan

Mangok % 20 jaitsi ditu prezioak krisira egokitzeko

Kataluniako moda kateak prezioak jaisteko garrantzia onartu du salmentei bultzada berria emateko.

Kate Moss Mangoren irudi berria da.
Kate Moss Mangoren irudi berria da.
Kate Moss Mangoren irudi berria da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mango moda kateak prezioak % 20 jaistea erabaki du denboraldi honetan nazioarteko krisiari egokitzeko, ohar baten bitatez jakinarazi duenez.

Espainiako marka honek 2.415 denda ditu 107 herrialdetan, eta euren bildumak nazioarteko desfileetan erakusten jaraituko dute, Bartzelonan, Istanbulen, Moskun eta Shangain.

Mangok onartu duenez, "prezioaren faktorea puntu positibo gisa" erabiltzea erabaki dute. Estrategia hau, Kate Moss modeloa protagonista den iragarkiaren bitartez jarri dute martxan.

2010. urtea 1.270 milioi euroko fakturazioarekin itxi zuten, eta salmentak 1.585 milioikoak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea