Gizartea -

LANAK

AP-8 autobideko Irungo Oinaurreko sarrera itxiko dute igandera bitartean

Bidegik AP-8ko zorua berrituko du Behobia eta Irun hesia artean, Donostiara bidean. Horretarako, bidea itxiko dute ostiraleko 22:00etatik igandeko 22:00ak arte.

AP-8 autobidea Irunen. Argazkia: Bidegi
AP-8 autobidea Irunen
AP-8 autobidea Irunen. Argazkia: Bidegi

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak AP-8 autobideko zorua berrituko du Behobia eta Irungo ordainleku nagusiaren artean, Donostiarako bidean. Hori dela eta, AP-8 autobideko Oinaurreko sarrera (Irun) itxiko dute ostiraleko 22:00etatik igandeko 22:00ak arte.

Bien bitartean, Irun mendebaldea sarrera erabili ahalko da autobidera sartzeko.

Bestalde, Donostiara bidean errepidea itxita dagoen bitartean, saihesbide bat irekiko dute aurkako noranzkoko errei batean.

Zazpi kilometroko zatia berritu nahi ditu Bidegik hiru hilabetean, eta guztira 1,7 milioi euro inbertituko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Trafiko webkamerak Gaurko titularrak Irun albisteak gaur Gaurko azken ordukoa A8 autobidea gaur