Gizartea -

EGURALDIA

Urri osoan egindako euriaren bikoitza bota zuen atzo Getxon

Azken orduetako euriteen ondorioz, metro koadroko 60,2 litro pilatu dira Galean, 56,9 Sondikan eta 52,1 Deustun.

Ortzadar bikoitza Bilbon. Argazkia: Joxe Markez
Ortzadar bikoitza Bilbon
Ortzadar bikoitza Bilbon. Argazkia: Joxe Markez

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan erruz egin du euria, Euskal Herriaren iparraldean batez ere. Hala ere, euriak ez du aparteko arazorik sortu.

Euskalmetek argitaratutako prezipitazio maparen arabera, atzo Bizkaia mendebaldean eta erdialdean eta Gipuzkoa ekialdean egin zuen euria batez ere. Galean, Getxon, esaterako metro koadroko 60,2 litro pilatu ziren, urria osoan batutakoaren bikoitza. Sangronizen, Sondikan, 56,9 litro batu ziren eta 52,1 litro, Deustun.  

Euriaren ondorioz, Gobela ibaia maila horira iritsi zen Larrainazubin.

Gipuzkoan, Donostiako Miramon auzoan dagoen estazio meteorologikoan 5,1 litro pilatu ziren 10 minututan.

Bestalde, Bizkaiko suhiltzaileek ura ateratzeko zortzi abisu jaso zituzten Getxon, Leioan, Sopelan eta Berangon.

XXI. mendeko bosgarren urririk lehorrena izan da aurtengoa

Euskalmeten esanetan, iragan urria oso lehorra izan da oro har, eta Araba hegoaldean eta Gipuzkoa ipar-ekialdean lehorra. Berez, hil horretan ohikoa den euriaren erdia egin du Euskal Autonomia Erkidegoan. Balio horien ondorioz, mende honetako bosgarren urririk lehorrena izan da.

Euri-egunak ere ohikoak baino gutxiago izan dira. 7 euri-egun zenbatu dira Donostian eta 5 egun bai Bilbon eta bai Gasteizen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak