Itxi

2021/11/05

14:45

Gizartea

Jarraibide berriak

Hauek dira San Tomas bezalako merkatu eta azoka tradizionalek bete beharko dituzten covidaren aurkako neurriak

Naiara Ballesteros | EITB Media

Gabonetako merkatu eta azoka tradizionalek postuak elkarren artean banatu eta jai-gune berriak prestatu beharko dituzte. Gainera, ez da katxirik egongo erabilera partekatua saihesteko. EAEko hurrengo azoka handia Santa Lutzikoa izango da, Urretxu-Zumarragan.

  • 2017ko Santo Tomas azoka, Donostian. Argazkia: EFE

    2017ko Santo Tomas azoka, Donostian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasun Sailak covid-19aren aurkako prebentzio-irizpideak ezarri ditu merkatu eta azoka tradizionalak egiteko, hala nola San Tomasekoa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak covid-19aren hedapena prebenitzeko osasun neurriak argitaratu ditu gaur, urte sasoi honetako merkatu eta azoka tradizionalak direla eta.

Honako hauek dira prebentzio-neurriak:

 

·         Postuentzako azalera handitzea eta, horretarako, jai-gune berriak prestatuko dira udalerrietako hainbat eremutan.

·         Postuak elkarren artean banatzea, horien aurrean pilaketak murrizteko. Azoka-eremu bakoitzean, postu-kopurua % 25-30 murriztea.

·         Azoka-eremuetan, joan-etorrietarako korridoreak egokitzea, pertsonen fluxu antolatua izateko.

·         Elikagaiak eta edariak kontsumitzen diren guneak korridore horietatik kanpo egoteko moduan jartzea txosnak.

·         Edariak edukiera handiko basoetan –esaterako, katxietan– ez komertzializatzea eta zerbitzatzea, haien erabilera ez partekatzeko.

·         Postuetan gel hidroalkoholikoa izatea, jendeak erabil dezan.

·         Maskara erabiltzea nahitaezkoa dela gogoraraztea (ohar eta kartelen bidez).  

Baldintza horiekin EAEn ospatuko den lehen azoka handia Santa Lutzikoa izango da, Urretxu-Zumarragan, abenduaren 13an.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;