Gizartea -
Gertakaria
Donostiako jatetxe batean sua piztu da
Bi pertsona osasun zentro batera eraman behar izan dituzte, bata kea arnasteagatik, eta bestea, antsietate-krisiagatik.
Erredakzioa
Donostiako jatetxe batean sua piztu da eguerdian eta bi pertsona osasun zentro batera eraman behar izan dituzte, hiriko suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Sua 12:55ean piztu da Donostiako Boulevardean dagoen jatetxe batean. Pertsona bat osasun zentrora eraman dute kea arnasteagatik eta beste bat antsietate krisi batek jota.
Suhiltzaileek garrak itzaltzea berehala lortu duten arren, ke asko sortu da inguruan eta bizilagun batek kea arnasteagatik kalteak jasan ditu. Beste batek, aldiz, antsietate krisia jasan du.
Donostiako Boulevarda autoen joan etorriari itxita egon da suhiltzaileek lan egin ahal izateko.