Gizartea -
Palmanovan
13 urteko gazteen aurrean masturbatzeagatik atxilotu dute, Mallorcan
Antza, atxilotuak 13 urteko gazteak bilatzen zituen Tuenti sare sozialean. Gazte horien aurrean biluzik egoten zen eta, noizbehinka, haiei ere biluzteko eskatzen zien.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 27 urteko gazte bat atxilotu du Palmanovan (Mallorca), Tuenti sare sozialean 13 urteko gaztetxoen aurrean masturbatzea egotzita.
13 urteko gazte baten aitak salaketa bat aurkeztu zuen Poliziaren aurrean, Tuenti sare sozialean bere semearekin solasaldian aritu zen gizonaren aurka. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, gizona adingabearen aurrean masturbatu egin zen.
Atxilotuak hainbat adingaberen aurrean gauza bera egin zuela azaldu du Guardia Zibilak. Ume baten lekukoaren arabera, gizonezkoak mehatxatu egin zuen, pantailaren aurrean biluzteko eta ukitzeko eskatuz.
Antza, atxilotuak 13 urteko gazteak bilatzen zituen Tuenti sare sozialean. Gazte horien aurrean biluzik egoten zen eta, noizbehinka, haiei ere biluzteko eskatzen zien.