Gizartea -

Ezbeharra

Nojako gidaria aske utzi du epaileak, baina gidabaimena kendu dio

Ezbeharra larunbat gauean gertatu zen, Nojan (Kantabaria). Bere senarrarekin oinez zihoala, auto batek 54 urteko Sestaoko emakume bat harrapatu zuen. Emakumea minutu gutxitan hil egin zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan larunbatean Sestaoko emakume bat bere ibilgailuarekin harrapatu zuen Nojako emakumea aske utzi du epaileak, baina hilean birritan epaitegira joan beharko da eta ez du gidabaimenik izango.

Kantabriako Epaitegiak azaldu duenez, gaur bertan gidaria epailearen aurrean izan da. Aldeek ez dute kartzela zigorrik eskatu. Hilero birritan, epailearen aurrean agertu beharko da,.

Ezbeharra larunbat gauean gertatu zen, Nojan (Kantabaria). Bere senarrarekin oinez zihoala, auto batek 54 urteko Sestaoko emakume bat harrapatu zuen. Emakumea minutu gutxitan hil egin zen.

Gidaria, Nojako bizilaguna, ihesi joan zen, eta Poliziak aurkitu zuenean positibo eman zuen alkoholemia proban.

Harrapatutako emakumea autotik 20 metrora bukatu zuen kolpearen eraginez eta unean bertan hil zen. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin bere bizitza salbatzeko.

Istripua gaueko 22.00etan gertatu zen, La Ría kalean. Hildakoak aspalditik bigarren etxebizitza bat zuen Nojan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea