Gizartea -

Biziarteko kartzela

Adingabe bat torturatu eta hil dute Londresen, sorginkeriagatik

Gaztea ito zuten, baina forentseak, halaber, 101 zauri aurkitu zituen bere gorpuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biziarteko kartzela zigorra ezarri diote Congoko jatorria duten gizon eta emakume bati Londresen, 15 urteko gazte bat torturatu eta hiltzeagatik; sorginkeria leporatzen zioten gazteari, eta emakumearen neba txikia zen.

Bikoteak adingabea ito zuen bainuontzi batean 2010eko abenduaren 25ean; aurretik, zenbait egunez, tortura fisikoak eta psikologikoak eragin zizkioten, exorzismo moduko batean.

Eric Bikubi (28 urte) eta Magalie Bamu (29 urte) 30 eta 25 urteko kartzela-zigorra bete beharko dute gutxienez, hurrenez hurren; izan ere, epailearen hitzetan, hilketak "asmo sadikoa" izan zuen.

"Sorginkeriaren sinesmena, benetako bada ere, ezin da aitzakia izan beste pertsona bati erasotzeko, eta oraindik gutxiago, beste gizaki bat hiltzeko", gaineratu du epaileak.

Kristy Bamu (biktima) Frantzian bizi zen eta Londresera joan zen bere hiru anai-arrebekin Gabonak bere arrebarekin eta horren mutil lagunarekin igarotzera, baina heldu eta egun batzuetara beren etxera "kindoki" edo sorginkeria ekarri izana leporatu zioten.

Hasiera batean adingabe guztiak kolpatuak izan ziren, baina gizona azkenean 15 urteko gaztearekin hartu zuen, praketan txisa egin ostean; halaber, anai-arrebak tratu txarretan parte hartzeko animatu zituen.

Epaimahaiak entzun zuen nola gaztea torturatua izan zen hiru egunez labanekin, makilekin, metalezko barrekin eta mailu batekin; guzti horrek horrenbeste min eragin zion, hiltzeko erregutu ziela.

Biktimak jasandako erasoak "basakeriatzat eta onartu ezin den zakarkeriatzat" jo zituen Fiskaltzak.

Larrialdi zerbitzuek gaztearen gorpua topatu zutenean, bere buruak, aurpegiak, sorbaldak eta besoek ebaketa sakonak zituzten, eta agin batzuk falta zitzaizkion.

Forentseak ito zutela azaltzeaz gain, 101 zauri aurkitu zituen bere gorpuan, eta horiek, itoketarekin batera, heriotzaren ondorioa izan zirela ondorioztatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea