Gizartea -
Etxe hutsak
Bikote bat zigortu dute Donostiako etxe bat 5 hilabetez okupatzeagatik
Bikoteak Martutene auzoko etxebizitza bat okupatu zuen "bizitzen geratzeko" asmoarekin, 2009ko azaroan.
Bikote bat zigortu dute Donostiako Martutene auzoan hutsik zegoen etxebizitza bat okupatzeagatik eta 720na euro ordaindu beharko dituzte.
Ebazpenean azaltzen denez, 2009ko azaroan okupatu zuten etxea "bizitzen geratzeko" asmoarekin eta etxearen jabearen "baimenik gabe".
Epaiketan, auzipetuek aitortu zuten bost hilabetez bizi izan zirela etxebizitza hartan. Hori horrela, usurpazio delituagatik zigortu dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea