Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

19 urteko pertsona bat hil da Heletan izandako istripu batean

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Irisarriko bidean. Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zendu eta beste bi lagun arin zauritu dira.

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafiko ezbehar larria gertatu da gaur goizean Heletan, (Nafarroa Beherea). Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Irisarriko bidean eta, ondorioz, 19 urteko pertsona bat hil da Euskal Irratiak sareak berri eman duenez.

Halaber, ezbehar horretan beste bi lagun arin zauritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iparraldea argazkiak Gizartea Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Nafarroa Beherea Errepideko istripuen biktimak