Gizartea -
ABISUA
Gizarte Segurantzak SMSak bidaliko dizkie bizkaitarrei beren posta elektronikoa eman dezaten eskatzeko
Abisua eman die Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialak herritarrei "SMSa jasotzen badute iruzurrezko mezua dela pentsa ez dezaten", azaldu du INSSk.
Agentziak | Eitb Media
Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak bizkaitarrei SMS mezuak bidaliko dizkie bihartik aurrera, helbide elektroniko bat emateko eskatuz.
Abisua eman die Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialak herritarrei "SMSa jasotzen badute iruzurrezko mezua dela pentsa ez dezaten", azaldu du INSSk.
Guztira, 200.000 herritarri bidaliko zaizkie SMSak, 14.825 inguru lanegun bakoitzeko, honako mezu honekin: "La Tesorería de la Seguridad Social en Bizkaia solicita que utilice el IMPORTASS/Datos Personales/Vía SMS (http://run.gob.es/adiama) para facilitarnos su dirección de correo electrónico, imprescindible para recibir comunicaciones de la Tesorería. Info 915410291/901502050".
Jasotako SMSan dagoen estekan klik egin eta Diruzaintza Nagusiaren webgunera jo ondoren, erabiltzaileek beren datu pertsonaletara sartu ahal izango dute, pin gakoarekin, ziurtagiri digitalarekin, edo, horiek eduki ezean, SMS bidez. Kasu horretan, kode bat bidaliko zaio erabiltzaileari SMS bidez, kode horrekin datuetara sartu eta haiek aldatu edo osatu ahal izateko.