Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA

Normaltasuna Bilboko metroan, goizeko lehen orduan izandako atzerapenen ondotik

Trenbideko sistema elektrikoan izandako matxura batek eragin ditu atzerapenak Etxebarritik Plentziara eta Basauritik Kabiezesera doazen trenetan.

Metro Bilbao. Artxiboko argazkia: EFE
Metro Bilbao
Metro Bilbao. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko lehen orduan atzerapenak izan dira Bilboko metroan, Etxebarritik Plentziara eta Basauritik Kabiezesera doazen trenetan. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, 08:30erako konpondu dute matxura, eta egoera normaltasunera itzuli da pixkanaka-pixkanaka.

Trenbideko sistema elektrikoan izandako matxura batek eragin ditu atzerapenak. Matxuraren ondorioz, Plentziarako eta Kabiezeserako noranzkoan zihoazen bidaiari asko bagoiz ere aldatu behar izan dituzte.

Zazpikaleak geltokian gertatu da matxura 07:15 aldera.

Matxurak iraun duen bitartean ez da zerbitzua eten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Metro Bilbao gertakaria Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Garraio publikoa gaur