Gizartea -

Loteria

Abadiñotar batek 1,7 milioi euro irabazi ditu Bonolotoari esker

1 759 510,94 euro jasoko ditu irabazleak, lehen kategorian sei zenbakiak asmatu dituen bakarra izanik.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere Bonolotoko txartela Abadiñon balioztatu duen irabazle batek 1 759 510,94 euro kobratuko ditu, lehen kategorian sei zenbakiak asmatu ostean.

Konbinazio irabazlea honakoa izan da: 3 – 23 – 26 – 27 – 40 - 46. Zenbaki osagarria 41 da eta itzulera, 3. Guztira, 2 730 052,50 euro bildu dira zozketa hontan.

Bigarren kategoriako txartel bat balioztatu dute Tarragonan, bost zenbaki eta osagarria asmatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abadiño Loteria Durangaldea gaur