Gizartea -

Zirkulazioa

A-8a ireki dute jada, istripu baten ondorioz itxi eta gero

Hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira Zarautz parean hiru autok talka egin ondoren. Ez da zauriturik izan.

A-8a itxi dute Zarautzen hainbat ibilgailuk talka egin ondoren. Argazkia: EITB
A-8a itxi dute Zarautzen hainbat ibilgailuk talka egin ondoren.
Zarautzen, A-8an, hainbat ibilgailuk talka egin dute

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8 autopista berriro ireki dute Zarautzen, Irungo noranzkoan, hainbat autok talka egin ondoren errepidea momentu askotan itxita egon ostean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira, baina dagoeneko desegin dira, izan ere, Ertzaintzak kendu ditu istripua izan duten ibilgailuak eta garbitu du errepidea.

Bi autok eta furgoneta batek talka egin dute, baina ez da zauriturik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea