Gizartea -

Amiantoaren ondorioz hil zen

Michelinek kalte-ordaina eman beharko dio langile baten familiari

Langilea 2008an hil zen amiantoaren eraginez sortutako gaixotasun bat zela eta. Multinazionalak 165.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio alargunari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Lan arloko 3. Epaitegiak kaleratutako epai baten arabera, Michelin enpresak 165.510,25 euroko kalte-ordaina eman beharko dio amiantoaren eraginez gaixotu eta hil zen langile baten alargunari. Michelinek Gasteizen duen lantegian lan egiten zuen beharginari 2007an minbizia diagnostikatu zioten eta 2008an hil egin zen, ez zioten lan-gaixotasuna aitortu, izan ere, enpresak amiantoaren eraginpean jarduten zuela ukatu baitzuen.

CC.OO. sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez, bigarren epai batek enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioen % 50ari aurre egin beharko diola jasotzen du.

Sindikatuaren iritziz, epai honek familiak "Michelin multinazionalak erakutsitako jarrera dela eta, azken lau urteetan jasan duen torturaren amaiera" izan behar du.

CC.OO. sindikatuko ordezkarien aburuz, epai honek Osalanen eta Lan Ikuskaritzaren "jarrera pasiboa" agerian utzi du, 2007an egindako txostenetan "amiantoaren erabilera ukatu zuten enpresa errugabetzeko eta prebentzioko arau-haustengatik ezarritako errekarguak baztertu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea