Gizartea -

IPAR EUSKAL HERRIA

Baionako ospitaleko erizain anestesista guztiak greba egiten ari dira, astelehenetik

34 erizain anestesista greban daude, eta, lanuztearen ondorioz, hainbat ebakuntza bertan behera gelditu dira Baionako ospitalean. Grebalariek beren lanaren lege-aitortza eskatzen dute, baita soldata igoera ere.

Baionako ospitalea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Baionako ospitalea
Baionako ospitalea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian, Baionako ospitaleko erizain anestesista guztiak greban daude astelehenaz geroztik. Guztira, 34 erizain anestesista dira, eta, lanuztearen ondorioz, hainbat ebakuntza bertan behera gelditu dira Baionako ospitalean. Astelehenean, esaterako, Baionako ospitalean aurreikusita zeuden ebakuntzen erdiak bertan behera gelditu ziren. Besteak beste, beren lanak lege-aitortza izatea eta soldata igotzea eskatzen dute grebalariek. 

Baionako ospitalean ez ezik, Frantzian ere ari dira greba egiten.

Oro har, bere estatusa hobetzea aldarrikatzen dute, ez baitira aitortuak sentitzen. Zehazki eskatzen dute legez maila bat goragoko langile gisa aitortzea, berriki sortu den "praktika aurreratuko erizain" kategorian. Salatzen dutenez, antzeko formazioa dute eta lan bertsua egiten dute.

Dagoeneko urtebete baino gehiago igaro da beraien aldarrikapenak egiten hasi zirenetik, baina orain arte Frantziako Gobernuak ukatu egin die eskatutakoa.

Horren aurrean, grebari ekin zioten iragan astelehenean, eta azaroaren 18ra arte greban jarraitzea espero dute.

Hori dela eta, ebakuntza asko atzeratu egingo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Medikuntza albisteak Medikuak Erizaintza Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa