Gizartea -
Jai egunak
Funtzionarioei lan egutegia aldatzea proposatu du Bilduk
Funtzionarioek urriaren 12ko eta 25eko eta abenduaren 6ko jai egunak "nahi dituzten egunengatik" aldatu ahal izango dituzte Donostiako Udaleko PPk salatu duenez.
Erredakzioa
Donostiako Udaleko PPk esan du "lotsagarria eta legez kapokoa" dela Udalak bere funtzionarioei lan egutegia aldatzea ahalbidetzea. Era honetan, urriaren 12ko (Hispanitate eguna) eta 25eko (Estatutuaren eguna) eta abenduaren 6ko (Konstituzio eguna) jai egunak "nahi dituzten egunengatik" aldatu ahal izango dituzte PPk salatu duenez.
"Lotsagarria da Udaletxe hau soilik gauza hauetaz arduratzea", esan du Ramon Gomez Ugaldek. Bere ustez, Udaletxea soilik "herrialdeko ideiaz, bere festaz eta kalejiraz arduratzen da", baina kudeaketaz "zero".
PPko zinegotziak azaldu duenez, LABek funtzionarioei mezu elektroniko bat bidali die Udalarekin jai egunen inguruan "akordio" batera iritsi dela esateko. LABek erabakia txalotu du "Estatu espainiarrak inposatutako jai egunak direlako".
Gomez Ugaldek esan duenez "legeak ez du onartzen eta guk ezta ere, langileek euren jai egunak dituztelako, eta nahitaezkoak dira", gaineratu du.