Gizartea -
Erakusteta batean
Granadako kazetarien presidenteak gazte bat gerrikoarekin mehatxatu du
Palestinarraren Eskubideen Defentsarako Plataformako kideen oihuak zirela eta ekitaldia hastea ezinezkoa zenez, Mora aulkitik altxa zen, eta gaztearengana gerturatzen hasi eta gerrikoa erantzi zuen.
Erredakzioa
Granadako kazetari elkartearen presidenteak bere dimisioa aurkeztu du, Palestinarren alde protesta egiten zuen gazte bati gerriko batekin mehatxu egiteagatik. Israelgo argazki erakusketa bat inauguratzen ari zirela, gazteak protesta egin zuen.
Herrialde Palestinarraren Eskubideen Defentsarako Plataformako kideen oihuak zirela eta ekitaldia hastea ezinezkoa zenez, Mora aulkitik altxa zen, eta gaztearengana gerturatzen hasi eta gerrikoa erantzi zuen.
Sindikatuak azaldu duenez, jarraian, gerrikoa tolestu eta goian hartuta, aktibistarengana zuzendu zen, "jotzeko asmoz".
Baina, bere kidea eta Canal Sur telebista sekuentzia grabatzen ari zirela ohartu zenean, gelditu eta presidentziaren mahaiaren alboan zegoen beste neska gaztearengana hurbildu zen eta alde egiteko oihu egin zion.
Mora astearteko gertakariarekin "erabat damututa" agertu da eta "hausnarketa hasi" duela adierazi du bazkide diren 300 kazetariek bere etorkizuna erabaki dezaten. Hala, eskatuz gero kargua uzteko prest dagoela azaldu du, eta datozen egunetan batzar orokor bat deituko duela horren inguruko iritzia emateko.
Andaluziako Kazetarien Sindikatuak jada eskatu du Moraren dimisioa.