Gizartea -

Stop Desahucios

Beste utzarazpen kasu bat salatu dute, Laudion

Stop Desahucios elkarteak salatu duenez, martxoaren 26an Banco Santanderrek 73 urteko emakume baten etxea bahituko du, lehenago akordio batera heldu ezean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stop Desahucios Bizkaia plataformak “erruki pixka bat” izateko eskatu dio Banco Santanderri. Izan ere, Obdulia 73 urteko emakumea kalean geratuko da, hilabete hau bukatu baino lehen, inongo baliabiderik gabe. Semearen kredituan bere etxebizitzarekin aurkeztu zuen, berme gisa, eta bahitu egin diote.

“Orain arte, negoziazio eta gestio guztiek ez dut batere eraginik izan, bankuko zuzendaritzak ez baitu ezer ere jakin nahi”, kexatu da abokatua. Helburua bankuak Obduliari eta berarekin bizi den semeari etxean bizitzen jarraitzen uztea da, Laudion; bestela, “formula edo konponbideren bat aurkitzeaz, familia hau bat-batean kale gorrian, bizitzeko inolako baliabiderik gabe, geratu ez dadin”.

Obduliak pisua 160.000 euroko mailegu beterako berme gisa ipini zuen, semeetako batek negozio txiki bat abiatzeko. “Honek porrot egin zuen eta bankuak semearen eta Obduliaren etxeak hartu ditu”, azaldu du Miren Mentxakak, Obduliaren abokatuak.

Egoera “benetan lazgarri eta gogor” honen aurrean, Stop Desahucios Bizkaiak Obduliaren aldeko kontzentrazioa egin du Banco Santanderren egoitzaren aurrean, euren elkartasuna erakusteko.

Marta Uriarte plataformako koordinatzailearen arabera, “pentsaezina da martxoaren 26ko 11:00etan emakume hori kalean uztea”. “Ez dugu onartuko”, adierazi du. Hori dela eta, negoziazioetan akordio batera heldu ezean, kaleratzea saihesteko mobilizatu egingo direla esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea