Gizartea -

erasoa

Nafarroako Ospitalera eraman dute beisboleko bateekin borroka batean zauritutako adingabeko bat

Adingabekoak zenbait lesio ditu baina, antza, ez dira larriak.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabeko bat eraman dute larunbat honetan Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, beisboleko bateekin borroka batean eragin dizkioten zauriak direla eta.

Goizeko 10:30ak aldera SOS Navarrak bi dei jaso ditu, Huarte herriko San Frantzisko kalean izaten ari zen liskar batez ohartarazten. Bertara hurbildu dira Udaltzaingoko eta Foruzaingoko zenbait agente.

Adingabekoa Unibertsitate Ospitalera eraman dute zaurituta, baina, antza, ez du lesio larririk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak