Gizartea -

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Berdintasunaren aldarrikapena, nekazal inguruetako emakumeak gogoan

Nazio Batuen Erakundearen gaurko leloa honakoa izango da "Agintea baserri inguruneko emakumeari: gosea eta pobrezia amaitu". Mobilizazio ugari egingo da Euskal Herri osoan.

Berdintasunaren aldarrikapena, nekazal inguruetako emakumeak gogoan. Argazkia: EITB
Berdintasunaren aldarrikapena, nekazal inguruetako emakumeak gogoan.
Ze erlazio dute belaunaldi ezberdinetako 3 emakume hauek lan munduarekin?

01:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1975ean hasi zen ospatzeko Emakumearen nazioarteko Eguna eta urtero ikuspegi bati arreta jartzen diote. Aurten, nekazari giroko herrixketan bizi diren emakumeak ditu gogoan Nazio Batuen Erakundeak eta gaurko leloa honakoa izango da: "Agintea baserri-inguruneko emakumeari: gosea eta pobrezia amaitu".

Ban Ki Moon NBEren Idazkari nagusiak dio lehentasuntzat hartu zuela bere agintaldiaren hasiera-hasieratik emakumea agintedun izateko lan egitea, eta pentsamoldeak aldarazteko neurriak bultzatzea.

Bereizkeria handienak, bai lege aldetik bai tratu aldetik, baserri-giroko herrialdeetan bizi diren emakumeek jasaten dituzte munduko herrialde askotan: osasuna, hezkuntza, diru-sarrera eta erabakimena mugatua dute milioika emakumek, sortzetik baztertuta, bidegabekeriak jasanez bizitzera kondenatuta, NBEren buruak dioenez.

Hala ere, Ban Ki Moonek beste aldea ere goraipatu du, izan ere, gizadiaren historian sekula ez da horrenbeste emakumezko gobernuburu eta ministro izan. Orain 4 urte, 8 emakume ziren estatuburu eta gaur egun 17 dira. Emakumezko ministroen portzentaia ere igo egin da % 14tik ia % 17ra.

Emakunde

Martxoak 8Emakunderen leloa, berriz, "Landu berdintasuna" izango da gaurkoan. Berdintasunaren alorrean lanean diharduten taldeek, sindikatuek eta alderdiek babestuta, mobilizazioak eta bestelako ekintzak egingo dituzte egun osoan.

Krisiak eta murrizketek baldintzatutako aldarrikapen eguna izango da gaurkoa, mezu nagusi batekin: berdintasun politikak lantzea beharrezkoa da. Izan ere, emakumearen lan baldintzak gizonezkoarenak baino kaxkarragoak dira eta langabe gehiago daude emakumeen artean.

Ireki den egoera berrian gainera emakumeen partehartzea aldarrikatuko du Bilgune Feministak.

Emakumeen eskubideen alde, gaur herri eta hirietako mobilizazioetan parte hartzera deitu dute eragileek. Emakundek deialdi propiorik ez du egin baina zuzendaritzak Donostiako manifestazioan parte hartu aurretik Martuneteko espetxeko emakume presoekin egoteko tartea hartuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea