Gizartea -

Lapurreta

Pertsona batek Bilboko sukurtsal batean lapurreta egin du langileei aizto batekin mehatxu eginda

Ertzaintzak ikerketa abiatu du lapurretaren ustezko egilea atxilotzeko. Lapurreta 08:55 aldera gertatu da Bilboko Alde Zaharreko Posta kaleko Banco Santanderreko sukurtsalean.

Lapurreta Banco Santanderreko sukurtsal batean. Argazkia: Iker Salgado.
Lapurreta Banco Santanderreko sukurtsal batean
Lapurreta Banco Santanderreko sukurtsal batean. Argazkia: Iker Salgado.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza astelehen honetan Bilbon izandako lapurreta bat ikertzen ari da. Pertsona batek banku-sukurtsal bateko langileak labanaz mehatxatu ditu, eta dirua ostu ostean, ihes egin du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturrien arabera.

Lapurreta 08:55 aldera gertatu da, Zazpikaleetako Posta kaleko Banco Santanderreko sukurtsalean.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizon batek labanaz mehatxatu ditu langileak, eta dirua hartu ondoren, ihes egin du. Ez dute zehaztu zenbat diru ostu duen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du lapurretaren ustezko egilea atxilotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak