Gizartea -

Arkeologia

'Homo sapiens'-a Euskal Herritik sartu zen Iberiar penintsulara, azken ikerketen arabera

Ataungo Usategiko aztarnategiko berrinterpretazio batek iradokitzen du 'Homo sapiens'-a bertatik igaro ahal izan zela penintsulara sartzeko. Urbasako mendilerroan silex harri bila zebilen talde bat izan zen bertan.

Usategiko aztarnategiko erremintaK.
Usategiko aztarnategiko erremintaK.
Usategiko aztarnategiko erremintaK.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aztarna berriak aurkitu dituzte Ataungo Usategiko aztarnategiko tresnak berrinterpretatu ostean. Ikerketaren arabera, Usategi sarbide gisa erabili zuen Homo sapiens-ak iberiar Penintsulan sartzeko, duela 20.000-25.000 urte inguru.

Hala eta guztiz ere, sarbide berri hau ez zen izan Txingudiko korridorea bezain "garrantzitsua", askoz gehiago erabili baitzuten azken sarbide hau. Hala azaldu dute ikerlariek, Alvaro Arrizabalaga EHUko Historiaurrean katedradunak eta Aitor Calvo Erlangen-Nurmbergeko Unibertsitateko irakasleak.

Aztarnategia "erlatiboki txikia" da; silex zati batzuk eta hezurrezko azagaia "berezia" aurkitu dituzte kobazulo batean. Isturitzeko azagaia da aurkitu dutena (Isturitzeko aztarnategian ohikoak dira horrelakoak, hortik dator izena). Pirinioen alde honetan, halako lau bakarrik aurkitu dituzte; ohikoagoak Pirinioen iparraldean.

Usategiko aztarnategia erabili zutenen asmoa kalitate handiko silexa lortzea zatekeen Urbasako mendilerroan. Frantzia hegoaldetik sartzen ziren Homo sapiens-ak, aztarnategian 70eko hamarkadan Jose Miguel Barandiaran antropologoak aurkitu zituen tresnek erakusten duten bezala; Usategin aurkitutako silexa Pirinio iparraldekoa zein Urbasakoa zen.

Aurkikuntza horren ostean, ikerlariek uste dute Usategi "ehizatoki" bat izan zela. "Noizbehinka", bitan edo hirutan, "egun gutxitan" okupatu zuen aztarnategia talde txiki batek, partidetan silex bila irteerak eginez. Ehizarako edo penintsula miatzeko ere egin ahal izan zituzten irteera horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak