Gizartea -
Epaia
Justiziak onartu egin du katalana irakas-hizkuntza izatea
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hizkuntza-murgilketaren alde egin, eta banakako hizkuntza-atentzioa zerbitzua eskatu duten gurasoen kasuan bakarrik egingo dela zehaztu du.
Erredakzioa
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hizkuntza-murgilketaren alde egin du. Hala ere, bana-banakako arreta-zerbitzua eskatu duten gurasoen kasuan bakarrik egingo dela zehaztu du.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bermea agertu dio hizkuntza murgiltzeko eredu katalanari. Epai berean bana-banakako arretaren alde egin du zerbitzu hori eskatzen dutenentzat, salatzaileei arrazoia emanda.
Hedabideei egindako adierazpenetan, Angel Escolano Convivencia Civica Catalanako abokatuak, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak eredua baliozkoa ikusten duela azaldu du, eta bana-banakako hizkuntza arreta-zerbitzua eskatu edo eskatuko duten gurasoei soilik ezarriko zaiela adierazi du.
Horrez gain, ebazpenaren kontrako kasazio-errekurtso bat jartzeko hamar egun dituztela azaldu dute, Auzitegi Gorenak semeen hezkuntzarako gaztelera komunikazio hizkuntza izatea eskatzen zuen familiei arrazoia eman eta gero Generalitateak helegitea ipini zuen.