Gizartea -

Gertakaria

Ume bat hil da Bartzelonan zaldian zebilela putzu batera erorita

10 urteko adingabea buruko urritasuna duten haurrentzako Hezkuntza Bereziko eskola bateko jarduera batean parte hartzen ari zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 urteko ume bat hil da Bartzelonan hipoterapia praktikatzen ari zela putzu batera erorita. (Helburu terapeutikoekin zaldi gainean ibiltzeko jarduerari deitzen zaio hipoterapia.)

Udalak ohar batean jakinarazi duenez, adingabea (urritasun kognitiboa zuena) putzu batean erori da hezkuntza bereziko eskola bateko jardueran parte hartzen ari zela.

Ikasleak hezkuntza bereziko profesionalekin zeuden, hipoterapia jardueraren arduradunekin, alegia.

Istripua goizeko 11:45ean jazo da eta Esquadra Mossoek ikerketa jarri dute abian gertakariaren arrazoia argitzeko. Larrialdi zerbitzuek adingabea Sant Joan de Deu ospitalera eraman dute, baina hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea