Gizartea -
Istiluak
Edukiontziak erre dituzte Bilbon eta pertsona bat atxilotu dute
Hamabi bat lagunek hainbat edukiontzi erre dituzte Bilboko Santutxu auzoan. Banketxe bateko beirateak ere apurtu dituzte, mazoekin, eta hainbat kutxazanei egin diete eraso.
Erredakzioa
Hamabi bat lagunek hainbat edukiontzi erre dituzte ostegun honetan Bilbon, Santutxu auzoan, eta kutxa bateko beirateak ere apurtu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du ondoren, ustez istiluekin harremana duelakoan.
Karmelo eta Iturriaga kaleetan izan dira istiluak. Hainbat edukiontzi kalean zeharkatu eta su eman diete.Gainera, Nafarroako Kutxako bulego bateko beirateak ere apurtu dituzte, mazoekin.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, BBVA eta Santander bankuek auzo horretan dituzten kutxazainei ere eraso egin diete, harrika.
Kapitalismoaren kontrako eta martxoaren 29ko grebaren aldeko pintadak agertu dira inguruetan.