Gizartea -
Istripua
Gizon batek oina ebaki du Basaurin, bagoi batean trabatuta
Ezbeharra Renfek Basaurin duen tren-geltokian gertatu da.
Erredakzioa
Gizonezko gazte batek (25 urte) oina ebaki du ostiral goizaldean, 05:00ak aldera, Basaurin, Renfek bertan duen geltokian. Dirudienez, trenetik jaisten ari zela, bagoiaren eta nasaren artean harrapatu du oina.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute, baina ez dute horren osasun egoeraren berri eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea