Gizartea -

Koronabirusa

Covid pasaportearen deskargak 10 aldiz biderkatu dira EAEn

Orain arte, 1 170 000 osasun pasaporte jaitsi dituzte herritarrek Euskadin.

Osasun pasaportea. Argazkia: EITB Media
Osasun pasaportea. Argazkia: EITB Media
Osasun pasaportea. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun pasaportearen deskargak 10 aldiz biderkatu dira azken bi egunetan Euskadin. Hain zuzen ere, orain arte egunean 2.000 agiri deskargatzen ziren, eta orain 22.000 dira.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, guztira 1.170.000 pasaporte jaitsi dituzte EAEn.

Zure interesekoa izan daiteke: Nola deskargatu covid pasaportea

Atzo, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen baimena eskatuko diola EAEko Auzitegi Nagusiari covid pasaportea ezartzeko. Gaueko aisialdiko establezimenduetan, kontzertu-aretoetan edo 50 lagunetik gorako edukiera duten ostalaritza-establezimenduetan egin nahi du Gobernuak derrigor.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Ziurtagiri digitala Euskadin