Itxi

2021/11/18

13:06

Gizartea

Behobia-Donostia

Hil egin da Behobia-Donostia lasterketan bihotz-geldialdia izan zuen 27 urteko korrikalaria

Eitb Media

Korrikalaria Taustekoa (Zaragoza) zen. Ategorrieta parean konortea galdu zuen, eta Kanpainako Ospitalean artatu ondoren, Donostia Ospitaleko ZIUra eraman zuten.

  • Korrikalariak, 56. Behobia-Donostia lasterketan. EFE

    Korrikalariak, 56. Behobia-Donostia lasterketan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Igandean Behobia-Donostia lasterketan bihotzeko geldialdia izan zuen 27 urteko gizona hil egin da.

El Periódico de Aragón egunkariaren arabera, korrikalaria Taustekoa (Zaragoza), baina Tuterako (Nafarroa) Monte San Julián ikastetxean irakasle zen.

Ategorrieta inguruan zihoala galdu zuen konortea korrikalariak eta Gurutze Gorriaren Kanpainako Ospitalean artatu zuten lehenik. Ondoren, Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean ospitaleratu zuten.

DYAk lasterketaren amaieran jakinarazi zuenez, bihotz geldialdia izan zuen 34 urteko beste lasterkari bat ere artatu zuten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;