Gizartea -

Orujoa

EBko Auzitegiak uko egin dio 'Hijoputa' uxuala marka erregistratzeari

Federico Cortes del Valle markaren jabearen ustez, ordea, produktua erosten duen jendeak ez du hitza txartzat hartzen, "izen barregarri bezala" baizik.

EBko Auzitegiak uko egin dio 'Hijoputa' uxuala marka erregistratzeari. Irudia: EFE
EBko Auzitegiak uko egin dio 'Hijoputa' uxuala marka erregistratzeari
EBko Auzitegiak uko egin dio 'Hijoputa' uxuala marka erregistratzeari. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak uko egin dio "¡Que buenu ye! Hijoputa" kantabriar uxala marka erregistratzeari. Izen hori "ohitura onen kontrakoa" dela eta gaztelaniaz hitz egiten duten kontsumitzaileentzat "iraingarria" izan daitekeela esan dute.

Federico Cortes del Valle markaren jabearen ustez, ordea, produktua erosten duen jendeak ez du hitza txartzat hartzen, "izen barregarri bezala" baizik.

Cortes del Valleren esanetan, 2002an uxala izen honekin merkaturatu zuenean espainiar autoritateek ere uko egin zioten marka erregistratzeari. Hala ere, izen horrekin komertzializatu izan du uxala, inongo arazorik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea