Gizartea -

Sevillan

Zazpi urteko zigorra, aita ezindua ohean erretzen saiatzeagatik

Komuneko paperarekin ohea eta aita bera ere estali zituen, eta su eman zien. Diruak eragindako eztabaidak piztu zuen liskarra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako Auzitegiak zazpi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio 52 urteko gizon bati, bere aita erretzen saiatzeagatik. Aita ohean zegoen, ezindua, eta semeak hainbat erredura eragin zizkion.

Zigortuak amari bost euro eskatu ondoren piztu zen liskarra. Amak dirua eman, eta semeak gehiago eskatu zion. Emakumeak ezetz esan zion bigarren horretan, eta akusatuak hainbat ukabilkada eman zizkion amari, buruan.

Ohean ezindua zegoen aitak poliziari deitzeko asmoa agertu zuen, eta, orduan, komuneko paperarekin ohea eta aita bera estali eta su eman zien semeak.

Epaiaren arabera, akusatuak eskizofrenia paranoidea du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea