Gizartea -
Iragarpena
Astearen hasieran eguraldi eguzkitsua nagusituko da EAEn
Tenperatura freskoa izango da iparekialdeko haizearen eraginez. Eguraldi onak asteazkenera arte eutsiko dio, gutxienez.
Erredakzioa
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean eguraldiak argitzera egingo du. Egunaren lehenengo zatian hodeiak nagusi izango dira, eta zirimiri apur bat bota dezake ipar partean. Egunaren bigarren partean ostarteak zabalduko dira, arratsaldean batez ere, baina hodeiak ez dira guztiz desegingo. Ipar-ekialdeko haizeari esker, tenperatura balio freskoekin jarraituko dugu.
Asteartean giro eguzkitsua izango dugu berriro hizpide. Goizaldean hodei batzuk ikusiko ditugu oraindik ere, baina segituan garbituko du, eta zerua hodei gutxirekin geratuko da. Egunez astelehenean baino gehiago igoko da termometroa, baina, hala ere, ordurik epelenetan ere ez da 16-17º-tik pasatuko. Ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da.