Itxi

2021/11/21

18:01

Gizartea

Seveso araudiagatik

Larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatuko dituzte Muskizen, Zierbenan, Santurtzin, Lantaronen eta Hernanin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Simulakro horiek astelehenean eta asteazken bitartean egingo dituzte. Mota honetako ariketen helburu nagusia da inguruko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea.

  • Bizkaia Gaseko lantegia, Zierbenan. Argazkia: EITB MEDIA

    Bizkaia Gaseko lantegia, Zierbenan. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

AVEQ-KIMIKAk, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko bost saio egingo ditu azaroaren 22an, 23an eta 24an. Saio horiek Muskizen, Zierbenan, Santurtzin, Lantaronen eta Hernanin egingo dituzte, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko.

SEVESO araudiak substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien prebentzioa arautzen du. Testuinguru horretan, sirenen eginkizun nagusia abisu-sistema indartzea eta berehalako alerta lortzea da, eraginpeko herritarrek istripu-kasuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak abian jar ditzaten.

Sirenek bi seinale-mota igorriko dituzte, argi eta entzuteko moduan, arriskuko gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alerta adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berarekin ekarriko du, biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa, toki itxian konfinatuta geratzea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plan bat dauka, eta horretan ezartzen dira larrialdietan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak eta antolamendua, betiere larrialdiak fabrikaren kanpoaldean eraginik badu. Halaber, plan horrek biztanleak ohartarazteko modua ere barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez, prentsan komunikatuak argitaratuz eta sare sozialen bidez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;