Gizartea -

Istripua

Gizon bat hil da Ziraukin auto batek eta kamioi batek talka eginda

Ezbeharra 18:00ak baino lehen gertatu da A-12 autobian, Zirauki parean.

Autoa, txikituta, kamioiarekin talka egin ostean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Autoa, txikituta, kamioiarekin talka egin ostean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Autoa, txikituta, kamioiarekin talka egin ostean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da arratsalde honetan A-12 autobian, Zirauki parean, izan den istripuan, Nafarroako Gobernuaren iturriek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 18:00ak baino pixka bat lehenago gertatu da. Hildako lagunak gidatzen zuen autoak kamioi batekin egin du talka. Gizona harrapatuta geratu da eta bertan zendu da.

Istripuaren tokira larrialdietako zerbitzuetako langileak eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Guardia Zibilak ikerketa bat jarri du martxan istripua nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak