Itxi

2021/11/23

20:15

Gizartea

Koronabirusa

Osasun Publikorako Batzordeak covid semaforoa eguneratu du, baina murrizketak zehaztu gabe

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Osasun Ministerioak eta erkidegoek adostutako dokumentuak arrisku-maila zehazteko adierazleak ezarri dituzte, baina maila bakoitzean hartu beharreko murrizketak bildu gabe.

  • Carolina Darias Osasun ministroa. Argazkia: EFE

    Carolina Darias Osasun ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Estatuko Osasun Publikorako Batzordeak covid semoforoa eguneratu du, baina arrisku-maila bakoitzari lotutako neurriak eta murrizketak zehaztu gabe.

"Semaforoaren dokumentu berria onartu dugu, baina soilik adierazleak eta arrisku-mailak. Txertatutako pertsonen kopurua handia da, eta adierazleak egoera berrira egokitu behar izan ditugu", adierazi du Carolina Darias Osasun ministroak bilera amaitu ostean egindako agerraldian.

Gauzak horrela, zenbait erkidegok eskatutako neurri murriztaileak dokumentuan jaso gabe geratu dira. Besteak beste, ondoko murrizketak proposatu dituzte: arrisku maila ertaina eta ospitaleetan presioa handia denean, ostalaritza-establezimenduek eta diskotekak 23:00etan eta 01:00ean ixtea nahi zuten, hurrenez hurren.

Halaber, jatetxeetan, kafetegietan eta tabernetan edukiera % 50era mugatzea eta mahaien inguruan gehienez 10 pertsona eseri ahal izatea eskatzen zuten.  

Baina, azkenean, arrisku-maila zehazteko adierazleak bakarrik eguneratu dituzte. Honela geratu da semaforo berria:

- Arrisku-maila baxua: azken 14 egunetako intzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 100 kasutik behera dagoenean. Orain arte 50 kasutan egon da muga.

- Arrisku-maila ertaina: intzidentzia tasa metatua 100 eta 300 kasu artean kokatzen denean.

- Arrisku-maila altua: intzidentzia tasa metatua 300 kasutik gorakoa denean. Orain arte 150 kasutan egon da muga.

- Arrisku-maila oso altua: intzidentzia tasa metatua 500 kasutik gorakoa denean. Orain arte 250 kasutan egon da muga.

Edonola ere, pilatutako positibo kopuruaz gain, beste adierazle batzuk ere hartzen dira kontuan, ospitaleetako egoera tartean.

Bestalde, Osasun Publikorako Batzordeak berretsi du 60 urtetik gorako pertsonei eta osasun sektoreko langileei covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia emateko erabakia. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;