Gizartea -
Nafarroa
Auto-ilara luzeak sortu dira PA-30 errepidean, Arangurenen, bederatzi ibilgailuk talka eginda
Istripua 07:37an gertatu da, PA-30eko 3,5 kilometroan, eta ez da inor zauritu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bederatzi ibilgailuk talka egin dute eta auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizean PA-30 errepidean, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Istripua 07:37an gertatu da, PA-30 Iruñeko ingurabideko 3,5 kilometroan, Arangurenen, eta ez da inor zauritu.
Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira, eta zirkulazioa eta istripuaren atestatua bideratzeaz arduratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea