Gizartea -

Gizarte Segurantzari iruzurra

Lau enpresaburu atxilotu dituzte Donostian iruzur egitea egotzita

Atxiloketak bi operaziotan egin dituzte, eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak egozten dizkiete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak lau enpresaburu atxilotu ditu Donostian 1,5 milio euroko iruzurra egiteagatik, euren langileen gizarte segurantzako kuotak ez ordaindu eta ondoren, kaudimengabe deklaratzeagatik.

Atxiloketak martxoaren 6an eta 7an egin zituzten, bi operazio ezberdinetan. Lau enpresaburuei Gizarte Segurantzari iruzur egitea egozten diete.

Donostiako Gizarte Segurantzako zuzendaritzak irregulartasunak atzeman zituen eta Ikerketa Sailari abisua eman zion.

Lehen kasuan, ostalaritza eta tindategi enpresen sare bat sortu eta gizarte-segurantzako kuotak ez zituztela ordaintzen ikusi zuten. Denera hamar denda zituzten bi atxilotuek (J.M.S.E. eta A.I.S.E.) eta, enbargoak ekiditeko, beren burua kaudimengabe deklaratzen zuten.

kuota kentzen

Bestetik, Polizia Nazionalak beste bi enpresaburu atxilotu ditu antzeko kasu batengatik. E.S.L. eta R.O.L. enpresariek ere Gizarte Segurantzari iruzur egin zieten, kasu honetan, 581.512, 34 euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea